XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OGASUN ETA FINANTZA SAILA

(Kontratazio Batzorde Nagusia)

LEHIAKETA PUBLIKOA.

Iragarpena, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak eta/edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 1992. urtean argitaratuko dituen liburuen fotokonposizio, fotomekanika, inpresio, enkuadernazio eta bidalketa lanak esleitzeari buruzkoa. (KBN, 333/91 Esp.).

Xedea: Iragarpen honen idazpuruan ematen dena.

Kontratuaren gutxigorabeherako aurrekontua hirurehun milioi (300.000.000) pezetakoa izango da.

Hamahiru (13) lotetan banatuko da kontratuaren xedea, kontratuak hartzen dituen lan ezberdinen eta liburuen dimentsio eta zernolakoen arabera eta Administrazio Klausula Partikularren Pleguan esaten dena kontutan hartuz.

Burutzeko epea: Administrazioak, ekiteko agindua eman dezan egunetik hasi eta 1992ko abenduaren 31ra arte, Pleguko karatulako 10. puntuan ezartzen denaren arabera.